XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orokieta

Urte batzuk badira Saldiastik Orokietara dijoan kamioa egin zala. Ez nuan ezagutzen eta leengo batean izana naiz.

Saldiastik gora, bereala sartzen gera Naparroako pagadi arrigarrietan. Goiko gaiñak Gorostietako lepoa du izena.

Emen bereizten dira Mediterraneo eta Kantabrikora dijoazen urak. Ego aldera jetxi eta Orokieta bereala dago.

Erri aundietatik aspaldi igesi joan zan ixiltasuna nabari da emen.

Ez da txorien kantua, iturriaren ur-otsa eta aur batzuen jolasa besterik entzuten. Beingoan, ordea, 1872-ko maiatzean, ederki uxatu ziran emengo pakeak.

Karlisten bigarren gerratea asi berria zan.

Don Karlos ere, egun aietantxe mugaz beste aldetik etorria. Bera eta bere soldaduak lasai asko zeuden Orokietan eta Eltzaburun; guardiak-eta bear bezela jarri gabe, ordea.

Baiña liberalak, Moriones jenerala buru zutela, Labaindik atera, agian Gorostietako lepo ortatik pasa.

Orokietara jetxi, eta eraso egin zieten karlistei.

Auek, munizio gutxi baitzuten eta mutil asko oraindik ere armarik gabe baitzeuden, amor eman eta iges egin bear izan zuten.

Ez danak, ordea. Batzuk il, beste batzuk zauritu eta zazpireun baiño geiago prisionero arrapatuak izan ziran.